Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Ezkerraren aukera Zarautzen

14/09/2009 GMT 2

Zarauzko Udalak Berdintasunerako II. Plana egingo du (2010-2014)

ezkerretik @ 00:05

prentsaurrekoa-800x600.JPG

Zarauzko Berdintasun Zinegotziak, Ezker Batua-ren Mariana Aranburuk pasa den ostiralean iragarri zuen Sailak hainbat bilera antolatu dituela, denak herritarren parte-hartzeari irekiak, herriko emakume eta gizonen Berdintasunerako II. Plana zehazteko asmoarekin. Bilerak irailean eta urrian izango dira eta bilera bakoitzean arlo jakin bat landuko da: kultura, kirola, hirigintza, etab. Modu honetan, Plana arloz arlo zehaztuko da. Bilera hauetan egungo egoerari buruzko datuak azalduko dira (2008ko diagnostikoan jasotakoak) eta galdera nagusiak mahai gaineratuko dira, datozen 5 urteotarako ekintzak parte-hartzaile guztien artean zehazteko.
Erantzun beharreko galderak ez dira gutxi eta, horregatik, galdera guztien erantzunak denen artean adostea lortu nahi da: Zer egin liteke herriko kultur-guneetan emakume nahiz gizonek protagonismo bera izan dezaten? Zer egin kirolean berdintasuna bultzatzeko? Nola heziko ditugu neska-mutilak berdintasunean? Zer egin liteke hirigintzan emakume nahiz gizonen eguneroko beharrak aintzat hartzeko? Osasunari eta ongizateari dagokionez, zer hobetu beharko litzateke emakumeen beharrei eta espektatibei erantzuteko? Eta bukatzeko, zer nolako ekintzak egin beharko lirateke lan arloan aukera-berdintasuna bultzatzeko?
Berdintasun Saila sortu denetik hamaika ekintza garatu dira herrian. Biolentzia sexista jasan duten emakumeen harretarako zerbitzuak sortu dira, hezkuntza-arloan gazteenei bideratutako ekintzak egin dira, eta beste hainbat kontu, besteak beste, Emakumea Pilotari. Formazioarekin lotutako ekintzak ere garatu dira, zinegotzi eta udal-langileek berdintasunari buruzko trebakuntza jaso dute, esaterako.
Elhuyar Aholkularitzaren laguntza teknikoarekin landuko den bigarren plan honekin lehenagotik martxan zeuden ekintzak indartu nahi dira eta, era berean, ekintza berriekin osatu, berdintasuna herriko arlo eta txoko guztietara iris dadin.
Bileretan interesa duen herritar orok parte hartu ahal izango du. Jarraian dituzue bilera-egunak, orduak eta lekuak

OSASUNA:Nola hobetuko zenituzke osasun zerbitzuak, neska eta emakumeen beharrei egoki erantzun diezaien?
Irailaren 15a, asteartea 19:00 Berdintasun Saileko bulegoa (Zuberoa kalea 22, behea, atzealdea)

HIRIGINTZA, GARRAIOA ETA INGURUMENA: Zer egin liteke emakume eta gizonen eguneroko beharrak aintzat hartzeko? Irailaren 22a, asteartea 19:00 Berdintasun Saileko bulegoa

KULTURA: Nola bultza liteke herriko kultur-guneetan emakume eta gizonek protagonismo-maila bera izan dezaten? Irailaren 24a, osteguna 19:00 Berdintasun Saileko bulegoa

KIROLA: Zer egin kirolean berdintasuna bultzatzeko? Irailaren 28a, astelehena 19:00 Berdintasun Saileko bulegoa

LANA ETA ENPLEGUA: Zer egin liteke lan arloan aukera-berdintasuna bultzatzeko? Urriaren 1a, osteguna 15:00 Berdintasun Saileko bulegoa

HEZKUNTZA: Zer egin liteke berdintasunean hezteko? Urriaren 5a, astelehena 12:00 Berdintasun Saileko bulegoa

GIZARTE ZERBITZUAK:Nola erantzun emakume nahiz gizonen behar eta espektatibei modu egokian? Urriaren 8a, osteguna 19:00 Berdintasun Saileko bulegoa

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis