Zarautzen Malekoiko bidegorriari buruzko herri galdeketa maiatzaren 9an egingo dugu
Datorren larunbatean egingo da herri galdeketa eta guk baietza eskatuko dugu, blog honetan esan genituen arrazoiengatik.
(Hitza) Aldez aurretik lanean jardun duen taldeak hiru puntu adostu ditu
Zarauzko Udalak herri galdeketa egingo du malekoian bizikletei ibiltzeko baimenik eman behar zaien ala ez erabakitzeko. Maiatzaren 9an adin nagusiko herritarrek beraien iritzia emateko aukera izango dute Lege Zaharren enparantzan, 10:30etik 20:30era; ezin dutenek, hurrengo astean Kiroldegian izango dute botoa emateko modua. 2008ko ekainean hasi zen lanean malekoiko bidegorriaren eztabaida lantzeko taldea. Udal teknikariek, elkarteetako arduradunek eta gizarte eragileek hartu zuten parte. Guztien arten hiru puntu adostu dituzte eta pentsatzekoa da horiek izango direla galdeketaren oinarri.
Malekoiko bidegorriaren erabilera aztertzen jardun duen lantaldeak honako hiru puntu hauek adostu ditu:
1-Kosta Legeak dioenez, malekoiaren ertzetik lehenbiziko sei metroak oinezkoentzat mantendu behar dira derrigorrez, eremu honetan bidegorria jartzea eragotziz. Barrurago granitozko harlauzak dauden tokian joan beharko luke, horretarako Udal Araudiak aldatuz.
2- Malekoian bizikleten erabilera arautu beharreko kontua da, oinezkoen, bizikleten, jolasguneen eta abarren arteko elkarbizitza egokia lortzeko.
3- Arautu beharrekoak dira, batetik, tokia (bizikletak granitozko eremutik baino ezingo lirateke ibili) eta bestetik ordutegia (irailaren 15etik ekainaren 15arte egun osoz ibiltzeko aukera, eta uda garaian ordutegi jakin batean soilik).

Meneame
del.icio.us