Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Ezkerraren aukera Zarautzen

01/05/2009 GMT 2

Apirileko Udalbatza

ezkerretik @ 01:44

Pleno aretoa
Atzo apirileko Zarauzko ohiko udalbatza egin genuen, gai askorekin, 12 hain zuzen, saiatuko gara esan eta erabaki genuena laburtzen eta ondorengo posteetan zenbait gai sakonduko ditugu.
Hasteko Zarauzko emakumeen eta gizonen berdintasunerako udal kontseilua eratzeko Erregelamenduari hasierako onespena eman genuen. Ezker Batuko zinegotzia Mariana Aranburu-k erregelamenduaren aurkezpena egin zuen. Bere hitzetan berdintasun kontseiluaren sorrerak Zarautzen dagoen hutsune bati erantzun nahi dio. Azaldu zuenez, Zarauzko emakume eta gizonen arteko berdintasun/ezberdintasun diagnosia egiteko 5 lan-talde sortu ziren eta Udaleko berdintasun sailarekin elkarlanean jarraitu direnekin jorratu da onartutako Erregelamendua, prozesua oso aberasgarria izan da eta espero dugu etorkizunean dinamika eta elkarlana mantentzea. Bukatzeko herriko emakume guztiei eta berdintasunaren alde lan egiteko interesa duten zarauztar guztiei kontseiluan parte hartzeko animatu zuen. Erregelamendua aho batez onartu zen , udal talde guztion babesarekin.
Hurrengo puntua polemika gehiago sortu zuen, beste ordenantza izan zen, izena bera nahiko adierazgarria da: Jendaurreko ikuskizunak, herriko jaiak edo bestelako kultur ekitaldiak direla bide-instalazio edo egitura behin-behinekoetan, eramangarrietan, edo desmuntagarrietan egiten diren salmentak arautzeko ordenantza. Nahiko argi geratzen da izena irakurri eta gero ordenantza horren atzean dagoen espiritua, dena arautu eta debekatu nahi dutena. Gure taldeak azaldu zuen zergatik bozkatzen diogu ezetz ordenantza honi, ikusten dugulako ordenantza berak ez daukala konponbiderik, akatsez eta gehiegikeriaz josita baitago eta adibide mordo aipatu genuen: ordenantzan salmenta postuetan zein produktu saldu daitekeela arautzen da, bakarrik 4, eta espreski esaten da beste produkturen bat egonez gero Udaltzainak konfiskatuko du, hau da erroskilak saltzaileari bururatzen bazaio jai zapiak eskaintzea udaltzainek konfiskatu behar dute. Beste adibide bat, zirkoei esaten zaie karabanak ezin dutela aparkatu hiri barruan edo arau-hauste bezala aurreikusten da erreklamazio liburua ez izatea, kaleko postuetan. Gure ondorioa argi da, ordenantza hau onartuz gero bi gauza gertatu daiteke, edo ez da aplikatzen edo, aplikatuz gero, ez dira jai eta ikuskizun publiko gehiagorik ospatuko Zarautzen. Horrexegatik gure taldea izan zen ezetz bozkatu zuen bakarra, beste guztiok baietza eman zuten.
Gainontzeko puntuak aho batez onartu genuen polemika sortu gabe, mozioak iritsi arte, biak ziren ETAren mehatxuak gaitzesteko:
• Lehenengo mozioan Patxi Lopez eta osatuko den Eusko Jaurlaritza berriari egindako mehatxuak gaitzesten ziren. Talde guztiok esan genuen mehatxu hauek onartezinak ziren eta ETAk egin behar duena desagertzea da, ahalik eta lasterren.
• Bigarrenean Abiadura Handiko Trena pasatuko den herrietan, alkate eta zinegotziak jasaten ari diren mehatxuak gaitzesten zituen, baita AHT-ren aldeko jarrera aldarrikatzen zuen. Guk esan genuen bi puntu ezin zirela nahastu, gu alde batetik guztiz gaitzesten ditugu mehatxu horiek, baina ez gara AHT-ren aldekoak eta ez zaigu egokia iruditzen mehatxu horiek erabiltzea AHT-ren aldeko jarrera eskatzeko. Azkenena puntuz puntu bozkatu genuen mozioa eta onartu zen osoa, nahiz eta gu kontra bozkatu genion AHT proiektua gizartearentzat mesedegarria dela esaten duen puntuari.
Laster sakonago azalduko dugu aipatu dugun lehenengo 2 puntu.

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis