Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Ezkerraren aukera Zarautzen

23/04/2009 GMT 2

Errausketaren aurkako eta alternatibaren aldeko sinadura bilketa eta manifestazioa larunbat honetan

ezkerretik @ 12:19

Gipuzkoako Errausketaren aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak,hondakinak kudeatzeko errausketa ez den beste alternatibarik dagoela aldarrikatzen du. Helburu honekin, beraiek prestatuko Hondakinen legea Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu dadin 30.000 sinadura bildu nahian dabil eta larunbat honetan Zarautzen egongo da, Foru Zaharren Enparantzan 11.tatik 13tara, sinadurak jasotzeko

Izan ere, sinadura bilketaren kanpainari amaiera egokia eman nahian, errauste-plantaren aurkako manifestazioa egiteko asmoa dute Donostiako kaleetan zehar larunbat honetan Alternatibak martxan jarri! Errausketarik ez! lemapean 18:00etan hasiko da Boulevard-etik antolatuta.

Hemen aldarrikatuko dute errausketak baduela alternatiba askoz egokiagoa eta osasuntsuagoa: atez ateko hondakinen bilketa, materia organikoarena barne. «Jadanik Usurbilen martxan jarria dute eta geroztik pasatako denbora oso laburra baldin bada ere, inpresio ona daukagu lehenengo asteetan izandako arrakastaz, eta egunetik egunera hobetzen doa».

“Beste herri batzuk ere bide horretatik abiatzeko asmotan direlakoan daude eta beraien animuak eta laguntza eskaini nahi dizkiete, «denon artean frogatuko baitiegu erakunde 'errausketazaleei' ez dela bidezkoa beharrezkoak diren lehengaiak (papera, plastikoak, konposta...) errauskailuan ke eta errauts toxiko bihurtzea; askoz hobea dela hondakina sortzen den lekuan berezi, banatuta jaso eta berriro erabili ahal izateko aprobetxatu».

«Krisi garai honetan (krisi ekonomikoa, industriala, gizartearena, ingurugiroarena) konturatu behar gara baliabide energetikoak eta lehengaiak mugatuak direla, eta ezin dugu jarraitu gure hiri hondakinak (plastikoak, metalak, beira, materia organikoa...) zabortegian botatzen edo errauskailu bateko labean sartzen. 'Erabili eta bota' eredua ezin da baliagarria izan aurrera begiratu nahi duen XXI. mendeko gizartearentzat».

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis