Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Ezkerraren aukera Zarautzen

21/04/2009 GMT 2

ESKURAGARRI DAGO ZARAUZKO ETXEBIZITZA HUTSEN AZTERLANAREN LABURPENA

ezkerretik @ 17:36

dsc00254.JPG

AZTERLANAREN EMAITZA ZERA DA, ZARAUTZEN 621 ETXEBIZITZA HUTSIK DAUDE ETA HERRITAR GEHIENEK MOBILIZATZEKO NEURRIAK ESKATZEN DITUZTE

Udaletik dei egiten diegu etxebizitza hutsen jabeei Bizigune programan sartzeko
Eskuragarri dago jadanik edonorentzat Etxebizitza Hutsen Azterlanaren laburpena lotura honetan.

Azterlana Eusko Jaurlaritzako BIZIGUNE programarekin elkarlanean egin da eta zera esaten du, udalerrian 621 etxebizitza guztiz hutsik daudela eta, aldiz, etxebizitza bat alokairuan eskatzen duten zarauztarrak 698 dira, eta hauetatik 413 BIZIGUNE programan apuntatuta daude eskatzaile moduan. Honetaz gain, azterlanak esaten du zarauztarren %80ak etxebizitza arazo larria dela pentsatzen dutela eta 3tik 1 etxebizitza hutsik mobilizatzeko neurriak hartzeko alde daudela.

Udaletik 621 etxebizitza hutsen jabeei animatu nahi diegu beren etxebizitzak BIZIGUNE programan sartzeko, horrela 3 abantaila lortuko dituzte: abantaila ekonomikoa, errenta bat kobratuko dutelako; abantaila soziala, etxebizitza behar duten pertsona batek erabiliko duelako; eta ingurugiro abantaila, eraikinak hobeto aprobetxatuz lur berrien okupazioa saihesten delako.

Gainera BIZIGUNE programak aldaketa hauek onartu ditu duela gutxi:

§ Gehieneko hilabeteko errentaren kopurua igotzen da 660 €tik 750€ra
§ Gehieneko azaleraren betebeharra kentzen da.
§ Hutsik egon behar den epea laburtu da 12 hilabetetik 9 hilabetera
§ Aukera berria aurreikusten da, jabea egoitza batean sartzeagatik hutsik geratzen diren etxebitzak.

Bizigune programan parte hartu nahi baduzu, informazioa eska dezakezu 900-251-251 doako telefono-zenbakian, edo BIZIGUNE web orrian dagoen eskaera bete

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis