Helburua: etxebizitza eskubidea bermatzea
Pasa den astean udalaren etxebizitza politikaren inguruan gutun bat argitaratu zen Hitza-n eta Diario Vasco-n eta erantzun nahiko nuke.
Lehenengo eta behin esan behar dut egiten zen baieztapen batekin, guztiz ados nagoela hau da, udal gobernuaren helburua herritarren etxebizitza-eskubidea bermatzea izan behar du. Gure kasuan hori da helburua, eta gaur egun etxebizitza eskubidea bermatuta ez dagoenez, ezta urrunetik ere, bideak jarri behar ditugu egoera hori konpontzeko ahalik eta azkarren.
Gutunean gutxi gora behera proposatzen dena zera da, etxebizitza berririk ez eraikitzea eta oporretarako erabiltzen diren eta hutsik dauden etxeekin arazoa konpontzea. Oso zentzuzkoa izan liteke proposamen hori, baina gutunak berak aipatzen du bete beharreko aurrebaldintza “etxe hutsen erabilera legez araututa balu” , kontua da lege honek ez duela existitzen gehiengoa duten alderdiek, hau da PNV, PSOE eta PPk, gai honen edozein ekimen aurkeztu denean beti kontra agertu direlako orain arte.
Gutunaren egileak, alde batetik gaur egun oporretarako erabiltzen diren etxeen arrazoizko erabilera bermatzea zelan pentsatu duen egitea argitu beharko luke, eta bestetik, zein da bere irtenbidea etxe hutsei dagokienez, geratzen zaigun tresna bakarra sustapen neurriak dira aipatutako lege hori izan arte, hain zuzen Bizigune programa da horren adibide bat, baina honen kontra ere azaltzen da, etxe horien jabeei diru publikoarekin ordaintzen zaielako eta hori ez da ezkerreko politika. Orduan, Zer proposatzen du?
Konponbide errealistak behar ditugu, eta ez nahi hutsak, horrexegatik alde batetik etxebizitza babestuak eraikitzea proposatzen da. Plan Nagusian onartu diren jarduketetan etxebizitza babestua da nagusi, batzuetan %100a : Kortazar, Aldapeta, eta bestetan %51a: Salberdin eta Hegoaldean. ekimen hauetan ez dira lur berriak okupatutako, industria erabilera etxebizitzetatik aldatuko da soilik . Beraz ez da batere zuzena Santa Barbaraino eta Pagoetaraino lurraren okupazio zentzugabeaz hitz egitea, gezurra delako.
Eta arazoa konpontzeko beste bide bat, ez bide bakarra, etxebizitza hutsak hobeto aprobetxatzea izan behar du. Nahi hori gauzatzeko neurriak eskatzen jarraituko du nire taldeak, bai udalean, bai beste edozein erakundetan (Batzar Nagusietan proposamen bat aurkeztu genuen duela gutxi), eta bide horretan lehenengo pausua egoera ondo ezagutzea da, hori da Zarautzen egin duguna, eta inguruko herri batek, Zumaiak hain zuzen, gure bidea jarraitu du. etxebizitza hutsak definitzea eta erroldatzea ezinezkoa dela esaten zutenei Ikerketa horrekin erantzuten zaie. Norabide horretan ekarpen bideragarriak ongi etorriak izango dira.
Ubaldo Ortiz
Hirigintzako zinegotzia

Meneame
del.icio.us