MARIANA ARANBURU: EMAKUMEAK POLITIKAN
Mariana Aranburu, Ezker Batuko zinegotzia Zarautzen,Getariako Artzape aldizarian elkarrizketatu dute
1.-Legebiltzarreko hauteskundeei buruzko balorazioa.
Bueno. Balorazioa egiterakoan, ezin dezakegu ukatu hauteskunde hauek ez direla batere onak izan Ezker Batua - Berdearentzat.Faktore asko elkartu dira hau horrela gerta zedin: Jaurlaritzan egindako gestioa, ondo esplikatu ez izana bestalde, tentsio “bipartidista” eta boto polarizazioa, eta baita ere partido barruko egoerak.
2.- Nola dago baloratuta emakumea politika munduan?
Berdintasun Legeari esker,hautagaien zerrendak paritarioak esan arren, oraindik erabakitzeko karguetan ez dago bermatuta emakumeen errepresentazioa. Emakumeak tradizionalki femeninotzat jo diren eremuetan aritzen gara oraindik.
3.- Emakumearen irudia hedabideetan eredugarria dela iruditzen al zaizue gizartearentzat?
Hedabide askotan, oraindik ere, emakumeen irudia, batez ere publizitatean, objektu bat bezala agertzen da, friboloa, non, emakumeok gure itxuragatik bakarrik gauden kezkatuta, hau da “gazteak” eta “argalak” mantentzen garen, bakarrik horrela izango garelako “erakargarriak” gizonentzako.Gure lana da pertsona bere osotasunean baloratzea.
4.- Berdintasuna zer da zuretzat? Non dago desberdintasuna?
Berdintasunaz hitz egiten dugunean, Aukera Berdintasunari buruz ari gara,DENOK berdintasun aukerak edukitzeko eskubideaz.
• Desberdintasunak:
1. Enplegua:Enpleguaren inguruko datuek, emakumearen kontrako irudia islatzen dute: segregazio horizontala eta bertikala, langabezia tasa altuagoa, bitartekotasun eta lanaldi erdiko kontratazioak, soldata eskasagoak.....
2. Lan erreproduktiboa (etxekoa),ez da errekonozitzen ezta baloratzen ere. Bataz beste, eta euren lan egoeraz gain,emakumeek gizonek baina bi ordu gehiago sartzen dituzte egunean honelako lanak egiteko.Kontziliazioa oraindik emakumearen esku dago.
3. Zaintza lanak: emakumeek gehiengoa izaten jarraitzen dugu, zaintza lanez arduratzerakoan
4. Pobreziak emakumeengan eragin handiago dauka, batez ere guraso bakarreko familiak, emakume nagusiak, emakume etorkinak.....
Genero indarkeria: aurten honez gero 9 emakume hil dira euren bikote edo bikote ohiaren esku.Argi dago hartzen diren neurriak ez direla nahikoak , beraz baliabide gehiago jarri beharko dira egoera hau geldiarazteko
5.- Euskal Herriko politikan zein da zuen lana eta helburua?
Gure helburua, gizarte berdinagoa lortzea da, eta hau ezkerreko ikuspegitik bakarrik lortu daiteken helburua da. Gure lana beti izango da langile eta orokorrean gutxien dutenen alde; egungo sistema ekonomiko kapitalistak injustizia eta desoreka sortzen ditu, bai gure herrian bai mundu mailan, eta gure borroka doa desberdintasun guzti horien kontra, eta, azken helburu bezala, baldintzek egunen batean posible egiten badute, sistema bera apurtu eta aldatzea da gure gogoa sozialismoa ezartzeko.

Meneame
del.icio.us