Hauteskundeen ajeak
Aje galanta utzi digute hauteskundeen emaitzek Ezker Batuan, guztiz txarrak izan direla besterik ezin dugu esan, botoen %40a galtzea ez dauka beste izenik, porrota. Horrela onartu du bai gure hautagaia Javier Madrazo, bai Ezker Batuaren organo gorena, Presidentzia. pasa den astelehenean emaitzen analisia onartu zuen, eta hiru arrazoi aipatu ziren emaitza txarrak azaltzeko:
- PSE eta PNVren arteko polarizazioa. Hau ez da izan hauteskunde hauen ezaugarri berria, herri guztietan gero eta nabariago den fenomenoa da. Gero eta maizago bi alderdien artean jokatzen dira hauteskundeak, eta gero eta zokoratuagoak geratzen dira alderdi minoritarioak, horrela gertatu da Italian, Frantzian, Espainian. Hau gertatzen da jendea gero eta pragmatikoagoa delako, eta ez du kontutan hartzen irabazteko aukerarik ez duen indar politikoak.
-Eusko Jaurlaritzan egin dugun lana ez dugu behar bezala azaldu gizartera. Gure asanbladaren ustez ez da hori bakarrik izan, Gobernu batean zaudenean ezin duzu bakarrik zuk egiten duzunaz arduratu, gobernu jarduera osoaren ardura hartzen duzu eta Eusko Jaurlaritza-ren balantzea arlo askotan ez da baikorra izan: Osakidetzan, Hezkuntzan edo AHTren aldeko apustua adibidez.
-Barruko kritikek ahuldu egin dute Ezker Batuaren aukera, alde batetik komunikabideetik hedatu direlako kritika hauek barruko kanaletik baino gehiago, eta bestetik botereari atxikitutako itxura eman nahi izan delako kritikon aldetik, justu gure hautesleak uxatzeko biderik eraginkorrena. Desleialtasunez jokatu dute kritikoek eta eragin txarra izan du jarrera hori hautesleen konfidantzan.
Zarauzko kasuan gure emaitzak oso txarrak izan dira ere, azken 6 urteko emaitzarik txarrenak, 300 boto inguru bakarrik.
Hala ere gure ustez pena merezi du aurrera jarraitzea, ezkerreko alternatibak eskaini behar direla pentsatzen dugulako eta espero dugu berriketa sako bat egiteko kapazak izango garela ilusioa berpiztu ahal izateko beren burua ezkertiartzat dutenen artean. Norabide horretan apostua egiten dugu Mikel Arana-ren alde gure koordinadore berria izan dadin, eta argi ikusten dugu alderdikide guztion esfortzua, laguntza eta babesa beharrezkoa izango dela jasotako porrotari buelta emateko.
Azkenik gure eskerra eta laguntauna adierazten diogu Javier Madrazori, tinko eta gogor lan egin du, bai alderdian , bai Etxebizitza Sailean, eta bere lanari esker milaka eta milaka pertsona etxebizitza duin bat eskuratu dute, eta Ezker Batuari dagokionez lortu zuen Euskadiko indar politiko nagusien artean kokatzea.

Meneame
del.icio.us
hau kasualitatea!
fernando_mh | 14-03-2009 - 00:04:44 GMT 1 #