Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Ezkerraren aukera Zarautzen

05/02/2009 GMT 1

Berdintasun diagnosiaren aurkezpena

ezkerretik @ 23:16

Atzo Mariana Aranburuk, Ezker Batuaren zinegotzia eta Berdintasuna Departamentuaren arduradunak, Zarauzko I Berdintasun Planaren diagnosia aurkeztu zuen, hurrengoan daukazue UK 4 Urola Kostako Telebistan agertutako aurkezpenari buruzko erreportaia

Berdintasun diagnosia
Cargado por uk4media

Orain herritaren ekarpenak jasotzeko hilabeteko epea ireki da.

Hauxe da Urola Kostako Hitzan agertu den erreportaia:
2009-02-05 | 13:27:42

GIZARTEA

Emakumeek egunero 2 ordu gehiago ematen dituzte etxeko lanak egiten

Berdintasun Diagnostikoaren emaitzak kaleratu ditu Udalak
174 orriko txostena aurkeztu zuen atzo Udaleko Bertintasun Sailak. Azken hilabeteotan mamitu duten Bedintasun Diagnostikoaren emaitzak biltzen dituen dokumentua da, hain zuzen ere, eta hilabeteko epea ireki dute nahi duenak ekarpenak egin ditzan. Berdintasun zinegotzi Mariana Aranburu eta diagnostikoa egiten jardun duen Fondo Formacion Euskadi enpresako Itxasne Loroño izan ziren atzoko aurkezpenean. Oro har, emandako datuetan argi ikus daiteke Zarauzko emakumeak egoera ahulagoan daudela. Esparru publikoko lanetan aurrerapausoak eman diren arren, etxeko esparru pribatuan oraindik ere lan karga nagusia emakumeen gain dagoela argi ikus daiteke. Esate baterako, etxeko lanak egitean, gizonezkoek baino bi ordu gehiago pasatzen dituzte emakumezkoek. Azaldutako datu hori bezalaxe aletzen ditu Berdintasun Diagnostitkoak kulturari, hirigintzari edo gizarte partaidetzari dagozkiona

Ekarpenak egiteko ordua
Otsaila amaitu arte izango da ekarpenak egiteko aukera, eta nahi duenak 943 005117 telefono zenbakira dei egin dezake. Ondoren, behin betiko testua idatziko dute, eta II. Berdintasun Plana prestatzen hasiko dira, ikusitako beharrak asetzeko ekimen zehatzekin.
Mariana Aranburu zinegotziaren esanetan, «prozesu guztian zehar garrantzitsua izan da jendeari parte hartzeko bideak jartzea, eta orain ere ekarpenak egitera animatu nahi ditugu eragileak».

Honakoak dira Berdintasun Diagnostikoaren emaitzarik esanguratsuenak. Txosten osoa www.zarautz.org webgunean eskura daiteke.

Lana
-Jarduera tasa. Emakumeak %63,8 eta gizonezkoak %85,6.

-Okupazio tasa. Emakumeak %61,2 eta gizonezkoak %85,4.
-Lan mota. Emakumeen lana zerbitzuetara mugatuta dago hein handi batean (%92,2). Beheko eta maila ertaineko postuetan jarduten dute, batik bat.
-Soldata. Desberdintasun adierazgarriak daude gizonezkoek eta emakumezkoek kobratzen dutenaren artean; azken hauek dira gutxien kobratzen dutenak. 800 eurotik behera kobratzen duten pertsonen %72 emakumezkoak dira eta 1.500 euro kobratzen dutenen artean %34,9 soilik dira.
-Etxeko lanak. Batez beste, emakumek egunean 2 ordu gehiago ematen dituzte etxeko lanak egiten. Tradizionalki emakumeek egin izan ohi dituzten lanetan, ardura oraindik ere beraien esku gelditzen da hein handi batean: haurren eta mendekotasuna duten adinekoen zaintza, sukaldean aritzea, garbiketak...

Gizarteratzea eta pobrezia
-Laguntzak. Emakumeak dira normalean gizarte laguntzen titular moduan agertzen direnak. Dena den, oso perfil zehatza duten gero eta gizonezko gehiago dago.
-Bazterketa. Gizarte bazterketa pairatzeko arriskua sortu dezaketen faktoreek gehiago eragiten diete emakumeei (soldata baxuak, lan baldintza txarrak).
-Guraso bakarreko familiak. Laguntzak jasotzen dituzten guraso bakarreko familia guztiek emakumea dute familiako buru, %100ean.
-Etorkinak. Oinarrizko errenta jasotzen duten emakumeen artean %26,6 dira etorkinak eta gizarte larrialdietako laguntzetan %34.
-Adinekoak. 65 urtetik gorako pertsonei dagokienez, gizarte laguntza jasotzen duten herritarretatik %92 emakumeak dira; horietatik %80 bakarrik bizi dira. Bestalde, adinekoen artean gizarte laguntzak jasotzen dituztenen artean %71 dira emakumezkoak, eta horietatik %80 bakarrik bizi dira.

Indarkeria
Udalaren esanetan, «oraindik emakumeen aurkako indarkeria kasuak ezkutatzeko joera dago», baina zenbait datu esanguratsu identifikatu dituzte.
-Lekukoak. Zarauzko biztanleriaren ehuneko esanguratsu bat (ia %10a), emakumeen kontrako indarkeria motaren baten lekuko izan da noizbait.
-Eraso zehatzak. Zarauzko emakumeen %2,5 jazarpenaren biktima izan da; %3,3k eraso motaren bat sufritu du; %3,7k nahi ez zituen ukituak jasan behar izan ditu eta %5,3k, berriz, izaera sexista duten irainak entzun behar izan ditu.
-Gazteenak. 16 eta 25 urte arteko emakumeen artean %4,1 izan da jazarpen motaren baten biktima eta %7,1k nahi ez zituen ukituak jasan behar izan ditu.

Hirigintza
Sinbologia eta kale izendegia aztertuta, esparru publikoan emakumeek duten presentzia neurtu dute.
-Eskulturak. Herrian 35 eskultura daude. Horietatik seik gizonezkoen irudiak dituzte edo gizonezkoei eskainitako lanak dira. Ez dago emakumezkoei eskainitako lan bat bera ere.
-Kaleak. Herrian 33 kale daude herriko zein kanpoko gizon ospetsuen izenekin. Emakumeei eskainitako kale bakarra dago. Maria Eizagirre emaginari eskainitakoa da (Maria Etxetxiki kalea) eta herriaren amaieran dago, Itsas Mendi inguruan.
-Puntu beltzak. Biztanlegoaren ia %10ak (emakumeen %9,1ak eta gizonezkoen %8,5ak) udalerrian ziurtasun eza edo beldurra sortzen duten lekuak daudela adierazi dute.

Kultura eta kirola
Nahiz eta badirudien emakumeak direla kultura zerbitzuen erabiltzaile nagusiak, oso kontuan izan behar da generoaren arabera ekintzak ezberdindu egiten direla.
-Oztopoak. Emakumeen %9,2k eta gizonen %8,5k dioenez, etxeko eta zainketa lanak oztopo dira aisialdiko ekintzetan parte hartzeko.
-Programazioa. Kultur programazioari dagokionez, emakume gutxi agertzen da artista moduan eta errekonozimendua ere eskasa da.
]Kirola. Emakumeen %70k eta gizonen %79k egiten du kirola. Baina desberdintasunak daude bi taldeek aukeratzen dituzten kirol ekintzen artean.

Gizarte partaidetza
-Elkartegintza. Emakumeek elkarteetan duten parte-hartzea gizonezkoena baino txikiagoa da eta batez ere artera, gizarte ekintzara eta jaietara mugatzen da.
-Bazkideak. Elkarteetan bazkideen %30 emakumezkoak dira.
-Lehendakariak. Herriko elkarteetako lehendakarien artean %86 gizonezkoak dira.
-Udala. Nahiz eta zinegotzien artean parekidetasuna izan, «generoak eragindako banaketa ematen da eta emakumeek tradizionalki femeninotzat jo diren eremuetan aritzen dira». Erantzukizuna duten organoetako buru gizonak dira.

Hezkuntza
-Ikasleak. Formazioaren aukeraketa generoak baldintzatzen du. Batxilergoan neska gehiago dago (%56 dira). Lanbide Heziketan, industria mailako ikasketetan, emakumeen presentzia %8tik behera -Erantzukizuna. Eskola eremuko erantzukizunak emakumeen eskuetan daude. Amek gehiago hartzen dute parte haurren jarraipena egiterakoan.
-Eskola kontseiluak. Gurasoen ordezkari moduan emakumeak %72 dira, eta irakasleen gehiengoa ere emakumea da.
-Hezkidetza. Hezkidetza lantzeko ekimenak egiten dituzte ikastetxeetan, baina jarduera zehatzak izaten dira, ez direlako modu sistematikoan egiten.

Osasungintza
-Zaintza lanak. Osasunari dagokion zaintza lanekin arduratzerakoan, emakumezkoak dira gehiengoa. Ondorioz, emakumeek beraien bizi kalitateaz eta aisialdiaz gozatzeko arazoak izaten dituzte.
-Emaitza. Osasun zerbitzuetako gogobetetze mailari dagokionez, emakumeek kexa gehiago azaldu dute. Zerbitzua eskasa dela esan du emakumeen %24,6ak eta gizonezkoen %17,9ak.
-Norbere diagnostikoa. Emakumezkoen %64,9k esan du bere osasun egoera ona edo oso onadela; gizonezkoen artean gehiago izan dira erantzun hori eman dutenak, %67,2 hain zuzen ere.

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis