TRENAREN LURPERATZEA, NOREN KONTU?
Gaurko Udalbatzan bi puntu izan dira nagusi:
-400.000 €ko kreditu bat onartzea Eusko Tren Sareari, enpresa publikoari, tren lurperatzearen oinarrizko ikerlanaren zati bat ordaintzeko.
Hauxe da gure taldeak esan duena gai horri buruz
Hemen erabaki behar duguna da, hain zuzen, ETS Eusko Tren Sareari 400.000 € ordaintzea lurperatzearen oinarrizko ikerketa egiteko .
Pasa den astean aurkeztu ziguten lurperatzearen azken proposamena eta guretzat askoz egokiago ikusten dugu planteatu den azken trazatua. 9 saiakera eta gero, proposamen honekin trena lurperatzen da Meagatik eta horrekin ziurtatzen da:
-gaurko tren bidea bikoiztea, maiztasuna igo ahal izateko,
-merkantziak eramateko sahiesbidea egin behar ez izatea, guretzata sahiesbide hori astakeri galanta zen
-herri erditik guztiz kentzea gaur egungo oztopoa, iparra eta hegoa lotzeko, Egia da pena bat badugu,behin lurperatu ondoren ez dutelako Asti inguruko lurpean segitzea Arrona inguruko irteeran arazo asko sortuko dizkigula iruditzen zaigu.
Gure ustez holako lurperatzea guztiz beharrezkoa da azken plenoan aipatu genuen benetako tren soziala lortzeko, hau da, errepide eta kamioi eta kotxe pribatuari benetako alternatiba. Ordua zen 100 urte pasa eta gero Zarauzko trenbidean inbertitzeko, kalitatezko garraiobide izan nahi badugu.
Beste kontua da ETSk Zarauzko Udalari finantziazioa eskatzea. Oso larria iruditzen zaigu.Onura publikoko tren baten ibilbidea egokitzeko udalei dirua eskatzea.Are gehiago krisi garai hauetan.
Eta aurreko plenoko AHTri gaiari lotuz, guk tren sozialaren alde egin genuen, ez batzuk esan zuten moduan asto eta zaldien alde,baizik herritarren gehiengo batek sarri-sarri erabiltzen duten trenaren alde. AHT oso proiektu gareztia da 4.000 milioi euro baino gehiagoko kostua izango du, eta hori da guretzat kontra egoteko arrazoiren bat. AHTn dirua gastatzen bada, gero ez dago dirurik Zarauzko lurperatzea moduko lanak egiteko eta zein da ETSren konponbidea?, udalei eskatu.
Harrituta uzten gaitu, ze lasaitazun handiz onartzen dezuten AHTa Eusko Jaurlaritzak ordaindu behar duela eta aldiz sarri-sarri erabiltzen dugun trenaren ibilbide berria zarauztarrak ordaindu behar izatea.Are gehiago herriko aurrekontuan kuadratzeko ditugun arazoak ikusita.
Duela gutxi onartu genuen 200.000 € inguruko hitzarmena ETS Astiko pasabideankentzeko, orain ia 500.000 € Proyecto de trazado” bat egiteko.Zenbat izango da hurrena? Hurrengo proiektuak eta lanak egiteko ere, dirua eskatuako digute?
Zeren 1.zirriborroan zerbait aipatzen zer egin beharreko ,hurrengo proiektu eta obretaz, baina azken hitzarmen zirriborroan kendu egin dituzte aipamenak.
Gure ustez, horrelako obra batean sartu baino lehen, herritarrok jakin egin beharko genuke proiektu honek zenbat suposatuko dion udaleko ekonomiari.
Proiektu honek argi dago onura asko dituela herriarentzat.Baina ez dugu inondik inora ikusten Zarauzko herriak hainbeste diru jarri beharko lukenik.
Mirarik, ETSko Zuzendariak, eman digun arrazoia guk dirua jartzeko, ez zaigu bidezkoan iruditzen.Udalak proiektoarekin konpromezu seriagoa hartzeko eta ETSri ez gehiago” mareatzeko” eskatzen dute dirua. Horregatik bakarrik balitz, guk ez genuke arasorik izango fidantza bat jartzeko, eta proiektoa aurrera badoa ETSk dirua bueltatzeko konpromisoa hartuko balu. Baina ez zaigu iruditzen horrekin konformatuko direnik inondik inora.
Dirua behar dute AHTa eraikitzen erabiliko dituelako bere diru gehienak eta horregatik herri txikiak gure zerbitzu eta bizimodua hobetzeagatik, ordaintzen jarraitu beharko dugu. Horrexegatik kontrako botoa emango dugu

Meneame
del.icio.us