GAZAKO GENOZIDIOA GELDITU
EZKER BATUA – ARALAR UDAL TALDEAREN KOMUNIKATUA GAZA-KO GENOZIDIOAREN AURREAN
Nazioarteko zuzenbidearen arauak eta Giza eskubideak zapalduz, Israelgo Gobernuak 2 aste darama Gazako lurraldea bonbardatzen, gaur arte 700 pertsona hil ditu, hauetatik erdia emakume eta umeak ziren, eta 3.000 pertsona baino gehiago zauritu ditu. Bereziki salatu behar dugu NBEk babestutako bi ikastetxeetan 40 pertsonen hilketa.
Sarraski honen aurrean Ezker Batua – Aralar udal taldeak gure gaitzespenik irmoena adierazi nahi dugu Israelgo Estatu terroristak Gazako biztanleei egindako bonbardaketa eta erasoen aurrean, eta berehalako suetena eskatzen dugu.
EEBBtako Administrazioaren politika salatu nahi dugu, bere babespean Israelgo Estatuak behin eta berriz uko egiten dio NBE ebazpenei betetzeari eta Herri Palestinarra bere menpean mantentzen du, kontzentrazio esparru moduan funtzionatzen duten eremutan, Cisjordania eta Gazan.
Ezker Batua-Aralar taldetik nazioarteko komunitateari, bereziki Europar Batasunari, eskatzen diogu bere gaitzespen adierazi dezatela, ekintzen bidez ere, dirua eta giza baliabideak bideratzen Palestinako herriari laguntzeko beren eskubideak defendatzeko borrokan eta horrela 60 urte iraun duen gatazkari amaiera emateko.
Espainiar Estatuaren Gobernuari eraso amaitzen ez den bitartean presio neurriak har ditzala eskatzen diogu, hain zuzen, merkataritza harremanen etena, eta batez ere, Israeli armen salmenta debekua, baita Madrilgo enbaxadorearen kanporatzea.
Animatu egiten ditugu zarauztar guztioi egoera honen aurka salatzera eta eraso hau geldiarazteko bultzatzen diren mobilizazio guztiak babestera, eta hain zuzen,:bi hauetan.
Zarautzen bertan, UDALETXE PLAZAN, LARUNBATEAN 10an, 12TAN PALESTINAR HERRIARI ELKARTASUNA ADIERAZTEKO DEITUTA DAGOEN KONZENTRAZIOA.
Eta DONOSTIAN, BULEBARREKO KIOSKOAN, LARUNBATEAN ERE, 18TAN, , GERRAREN KONTRAKO KOORDINADORAK ANTOLATUTA GERRA ETA GENOZIDIOAREN KONTRAKO EKIMENA.
Zarautzen, 2009ko urtarrilak 9an

Meneame
del.icio.us