Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Ezkerraren aukera Zarautzen

23/05/2007 GMT 2

ZARAUTZEN MUGITZEKO BESTE ERA BAT

ezkerretik @ 11:40

ota.jpgGaurko Udal Mugikortasun Plana ondoko puntuetan berrikustea proposatzen dugu:
-Oinezko eta bizikletari,garraio era sostengarriago gisa, lehentasuna eman;horretarako herri barru historikoaren oinezkoei egokitze plana sustatzea,goitik doazen bideak eta trafikoa moteltzen duten beste bideen erailketa bukatzea eskatzen dugu eta bidegorrien sare integralaren eraiketa herriko puntu guztiak lotzea uzten duena,malekoia eta industrialdea barne.
-TAOren birformulaketa.Urte osoan zehar hirigune historikoa mugatu,tarjeta eta parkimetrorik gabe,eta udan Mendilautan eta hondartzatik hurbil dauden beste gertuagoko zonetan,udako astebukaeretan ordezko aparkamenduak gaituta.Salberdinen,Langako plazan eta Iritan aparkalekuak (Azken Porturako eta erdigunera joan nahi duen jendearentzat).

-Herriko goiko zonei,Vista Alegre eta Azken Portuko Azken kaleri irisbide mekanikoak eskaini,baita eskailera mekanikoak eta igogailuak ere.
-Garraio publikoa hobeto,batez ere Donostiarako maiztasuna eta Gipuzkoa eta Komunitateko beste zenbait lekutarako lotune zuzenak jarri. Prezio sozialeko billete bakarra sortzea bultzatu.
-Irteera eta sarrera orduetan industrialderako herriko garraio publikoa bultzatu.
Mendi bideak eta oinezkoentzako bideak berreskuratu,konpondu eta behar den tokietan zabaldu.

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis