Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Ezkerraren aukera Zarautzen

23/05/2007 GMT 2

PARTAIDETZA KUDEAKETA METODO GISA

ezkerretik @ 11:09

foto-grupo.jpgHerri partaidetza gure programaren ildo nagusienetako bat da hauek dira gure proposamenak:

Zarautzen herritarren partaidetzako zinegotzigoa sortu,herritarren partaidetzako plan integrala osatuko duena eta Udal politika guztietan integratuko dena. Ezinbestekoa da:

 Araudi organiko eta herritarren partaidetzako berri bat egitea.EA-PNVek bere garaian arbuiatu zituzten alegazioak jasotzeko,adibidez,zinegotziak ez diren alderdietako ordezkarien edo herritarren batzorde informatiboetan parte hartzea
 Zarauzko elkarteekin harremanak izateko eskema berri bat garatu bai elkarte eta Udalaren arteko informazio eta iritziak elkartrukatzeko bai elkarteek elkarren berri izan dezaten eta koordina daitezen.
 Auzoka bilerak eta kontsulta lokalizatuak egin,zenbait arlotan(espazio publikoen diseinua,herri-altzariak eta abar) erabakiak hartu aurretiko pauso gisa.Kontsulta hauel partaidetza eta baldintza minimo batzuk bete beharko lituzkete
 Udal Arartekoaren irudiak sortu. Bere funtzioa herritarren kexak entzun eta arazoak entzun eta konpontzen direla bermatzea izango da. Urtero txosten bat egingo litzateke herritarren asebetetze maila ezagutzeko.

Gure kandidaturak gure jarraitzale eta boto-emaileen izateko konpromisoa hartuko dugu,erabakiak hartzeko bilera ireki,on-line kontsulta edo beste metodo batzuen bitartez.

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis