Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis No veas la TV ¡Hazla!

GravatarZarauzko Ezker Batua-Berdeak Aralar koalizioaren blog-a

vpo.jpgZarautzek duen arazo sozial handiena,non gaurko gobernu taldeak porrotik handiena egin duen,etxebizitza lortzea da. Arazo honek 35 urtetik berakoei eragiten die bereziki eta arazo ekonomikoak dituztela eta beren herritik irtetera derrigortuta daude. Gainera azaldu beharra dago HAPNk eskaerari dagokionean,babestutako etxebizitzen eskaintza dela eta bere baitan duen koherentziarik eza. Etxebiden gaur egun Zarautzen erroldatuko 1089 eskaera daude,1576 pertsona biltzen dituztenak.946 eskaerek erosteko etxeak nahi dituzte eta 528k alokatzekoak; 706 eskaera 35 urtetik beherakoek eginak dira.Azkenik,eskatzaileen %95ek hileko 27000 eurotik beherako errenta dute.
PROSPEKTIKERen inkestari dagokionean,udalak 35 urtetik beherakoei egina,esan behar dugu 18-35 urte bitarteko 3500 zarauztarren artean,%56k,hau da,2000 inguruak behar oso larri edo larria duela,batik bat 25-30 urte bitartekoek;%95ek esaten du hilean 800 euro baino gehiago ezingo luketela ordaindu etxebizitza batengatik eta bakarrik %23k ordain dezake hilean 600 eurotik gora.
Datu hauek ditugula ondorioak nahikoa argiak dira:

 Epe laburrean(1-2 urte) gutxienez 500 babeseko etxebizitza eta epe ertainean (3-6 urte) gutxienez 1000 etxebizitzen eskaintza egin beharko litzateke.
 Etxebizitza horiek gutxienez %65ean BOEkoek izan beharko lirateke,eskatzaile gehienen ordaintzeko moduko bakarrak direlako;%75 eskatzaile inguruk ezin du hileko 600 euro baino gehiago ordaindu.
 Halaber eskaintzaren %30 gutxienez alokatzeko izan beharko luke.
 Azkenik,etxebizitzen %50ek gutxienez 70m2ko azalera izan beharko lukete.
Ondorio hauen aurrean HAPNk ondokoa eskaintzen du:
 Epe laburrean bakarrik Kortazar,Salbide zaharra eta Aldapeta inguruak sustatuko dira,guztira babesepeko 192 etxebizitzen eskaintzarekin,behar direnen erdia baino gutxiago.
 horietatik 69 baino ez dira izango babes ofizialekoak,%36,93 izaera bereziko tasatuak izango dira(gutxi gorabehera 200.000 euroko preziokoak),eskaintzaren %48,bakarrik %23 lor ditzakeenean,eta izaera orokorrean tasatutako 30 (gutxi gorabehera 300.000 euroko preziokoak),eskaintzaren %19,%4k baino ez duenean finantziatzeko nahiko dirusarrerarik.
 Alokaera eskaintzari dagokionean,ez ditugu Udalaren planak ezagutzen,Kortazarreko etxebizitzen erdia alokaerari eskaintzeaz hitz egin behar badute ere;adierazitakoaren arabera lurzati osoa beharko litzateke epe laburreko beharrak asetu ahal izateko.
Azkenik,adierazi behar da nahiz eta HAPNk 8 bat urteko indarra izan,kalkulu guztietan uneko beharrak izan direla kontuan eta horietariko askok 4 urteko antzinatasuna dutela. Hala ere,eraikiko diren babeseko etxebizitza totala(tipologia guztietakoa) 8 urteetan zehar 1257 izango litzateke,gehi 300 bat jarritako ostatuak,justu-justu gaurko beharrak beteko lituzketenak baina Plana indarrean dagoen garaian eransten joango direnak ez.
Azken 4 urteotan EA-PNVren Udal politikaren laburpena oso sinplea da,ez da ekintza bat bera ere aurrera eramen eta gainera

gure iniziatibak sistematikoki arbuiatu dituzte;eta ez eraginkortasun ezagatik baizik eta,gure iritzian,gai honetako beren politika aurrena negozioa egitea delako,etxebizitzaren prezioaren kontura Udalerako errekurtso ekonomikoak lortu,eta horrela,adibidez Kortazarreko lurzatitik,doan lortu zutena,5.000.000 euro lortuko dute. Bigarren,eta aurrekoa aprobetxatuta,Zarauzko biztanleen nolabaiteko hautatze ekonomikoaren bila joaten da;horrela,batik bat etxebizitza libre edo tasatua sustatuta herritik dirusarrera txikiagoak dituzten pertsonal botatzen dira.
Hau guztia zeharo aldatu behar da.Hori dela-eta,hona hemen gure proposamenak:

1.- Babeseko etxebizitzaren txoke Plana zarauztarren etxebizitza duinaren eskubidea bermatzeko;gutxienez 500 babeseko etxebizitzen eskaintza datozen hiru urteetan:
a) Kortazar lur zati publikoa oso osorik alokaera sozialerako eskaini.
b) Iritan BOEko eraikuntza alokaera eta azalerako eskubidean
c) HAPNn alderdi historikoan etxebizitza hutsaren desjabetzearen posibilitatea gaitu.
d) Ez finantziatu etxebizitzaren kontura udaleko edo azpiegitura pribatuak,udal zoruetan,bakarrik BOEkoak eta batez ere errentakoak.Aldapetako area,Sta. Ana ikastetxea zenean,bakarrik BOEri eskaini.
e) Babeseko etxebizitzaren legezko estandarrak bete,baita Iñurritzan,Ikastolako lurretan ere;eremu horretan eraikigarritasun osoa etxebizitza libreari eskaintzearen aurka gaude eta proposatutako soluzioak babesten ditugu,altuera kopurua handituz eta gaurko espazio publikoa errespetatuz.
2.- Bai neurri positiboak bai zigor neurriak hartu betegabeko etxebizitzen erabilpena bultzatzeko. hemen proposatzen dugu:
 Udaletik babestu etxebizitza hutsak izatea era fiskalean zigortzeko arau saiakerak eta ahal bezain laster aplikatzeko konpromisoa hartu.
Herriaren erdi aldean lehentasunez erosteko eta atzera eskuratze area mugatu;bertan %32 etxebizitza hutz daude eta azken neurri bezala,etxebizitza horien desjabetu ahalko lirateke 2/2006 lur zoro eta hirigintzaren arabera.
 Etxebizitza horien jabeen artean BIZIGUNE programa argitaratu eta sustatzen jarraitu.
 Kortazarreko lurzatia oso-osorik alokatzeko etxebizitza sozial edo jarritako apartamentuak eskaini; gure iritzian Udalak dohain lortutako lurzatiari begira aukerarik aproposena delako eta beraz,ez luke espekulatu beharko. Gainera uste dugu alokaera sozialaren eskaintza zabaldu behar dela,batez ere gazteen emantzipazio eta lehen etxebizitzara iristeko modu gisa.
 Etxebizitza beste behar batzuk finantziatzeko erabiltzeko hedatutako praktikari amaiera jarri,hori baita garestitzearen arrazoietariko bat. Gaur egun Zarautzen etxebizitza erabili nahi da ondokoak finantziatzeko:Ikastola Eguzki Izarrara lekualdatzeko,Sta. Anako funikularra egiteko,lurperatze eta Polikulturaleko kostu batzuk ordaintzeko.Horretarako kasu batzuetan babeseko etxebizitza etxebizitza librearekin ordezkatzen da,Talaimendin kasu,eta babes ofizialeko era garestienera jotzen da;adibidez Sta. Ana eta Salberdinen.
 Babeseko etxebizitzetarako irisgarritasunari dagokionean, 5 urtetik gorako errolda eskaeren kontra azalduko gara,Zarautzen bizi eta zergak uzten dituzten pertsonekiko diskriminazioa suposatzen baitute eta etxebizitza duinaren oinarrizko eskubidea baita.
 Lurzoruaren Udal Ondarearen %100 etxebizitza babestuari eskaini,alokaerako eskaintzari lehentasuna emanez.
 HAPNn ezarri sustatutako babeseko etxebizitza guztiek azalera guztia izango dutela eta lurraren jabetza udalak izango duela.

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>