Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Ezkerraren aukera Zarautzen

23/05/2007 GMT 2

BENETAKO ZARAUTZ JASANGARRIA

ezkerretik @ 12:05

vertedero.jpgGaurko inguruaren arazoen ezaugarri da globalak izatea;planeta osoari eragiten diote eta mendealdeko gizarte kapitalisten (gu hor gaude) garapen eta kontsumo ereduak sortutakoak dira.
Berotze globalak,kutxadurak eta itxasoen agortzea Zarautz bezelako kostako herri bati zuzenean eragiten dioten arazo globalak dira,ikusi dugu gure itsasertzeko espezie guztiak desagertu direla,azkena antxoa,eta etorkizunean ikusi ahal izango dugu. ate ikur garrantzitsua den hondartza desagertuko dela;horregatik herri mailan arazo horiek ahal den heinean konpontzeko neurriak hartu behar dira:
Errausketaren arbuioa osasun eta inguru giroan efektu negatiboak sortzen dituen eta birziklaia eta berrerabilpena geldituko dituen hondakinen gestio gisa.
Udal konpostaje-planta bat sortzea proposatuko dugu,zabor organiko guztia (sukaldean sortua edo ez) eta lorezaintza eta nekazaritzako beharrezko hondarrak tratatzeko.
energia berritzaileen erabilpena areagotu. Gaur egun orain ditugun energia iturriak(petrolioa,ikatza......) negutegi efektuari laguntzen ez dioten beste batzuekin truka ditzakegu.Zarautz gai honetan aurrera-joate eredu izatea proposatzen dugu eta herriak funtseak bere CO2 eta beste sustantzia kutxagarrien igorpenak ahalik eta denbora laburrenean murrizteko ekintzak har daitezela. Zarauzko Udalak herriko oinarrizko energia horniduran energia berritzaileeen partaidetza areagotzeko konpromisoa hartu behar du,

batez ere eguzkiarena,eta horretarako energia erabiltzean administrazio publikoen programa eredugarria bultzatu,batik bat udal instalazioetan,2012an energia berritzaileen %100 lortu arte.
Garraiori dagokionean oinez eta motorerik gabeko ibilgailuak erabiltzeari eman behar zaio lehentasuna eta udal garraio publikoan energia iturri iraunkorrak erabili.
Aurrezte eta energiaren eraginkortasuna. Beste energia iturriak aukeratzea bezain garrantzitsua da energia kontsumoa murriztea.Horregatik 2012rako udal instalazioen kontsumoa %20an jaisteko asmoa dugu.Ildo honetatik,herriko argiztatze publikoaren instalazioa erregultzen duten arauak onartu nahi ditugu energia eralketa zorrozki mugatu eta eraginkortasuna sustatuz.
Hondakin-uren araztegiaren funtzionamendua berrikusi.
Nahiz eta aurrerapen handia suposatu izan ikusten dugu Zarautz bezalako itsasertzetan isuri kutxatzaileak jasotzen direla oraindik. Helburutzat hartu behar da isuri horiek guztiak ezabatzea eta ur garbia eta bainatzeko modukoa lortzea itsasertz guztian.

Comentarios

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis