Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis Te gustan viajar y sacar Fotos

GravatarZarauzko Ezker Batua-Berdeak Aralar koalizioaren blog-a

vista-panoramicazarautz.jpg

 1.      Etxebizitza babestuaren premiazko plana, zarauztarrei etxebizitza duinerako eskubidea bermatzeko eta hurrengo 3 urteetan babestutako 500 etxebizitza eskaintzeko, gutxienez:a.      Kortazarko lur-zati publiko osoa alokairu sozialerako erabiltzea.b.      Iritan, alokairuko eta azalera-eskubideko etxebizitza babestuak eraikitzea.c.      Hiri Antolamendurako Plan Nagusian (HAPN-n), gune historikoan hutsik dauden etxebizitzak desjabetzeko aukera eskaintzea.d.      Udal-lurzoruetan, etxebizitzaren konturako udal-azpiegiturarik edo azpiegitura pribaturik ez finantzatzea, babes ofizialeko etxebizitzak eta, batez ere, alokairuko etxebizitzak egin ahal izateko. 

2.      Hiri-inguruko eremu zabalen arteko lotunea (Iñurritza, Asti, Tejería, Vista Alegre, Santa Barbara, Mutxio), gerriko berdearen bitartez. Era berean, Pagoetako parke naturalaren eta Iñurritzako biotopo babestuaren arteko barnebide ekologikoa bermatzeko, Talaimendi banatzen duen A-8ko lubakia estaltzea. Inondik inora ez onartzea HAPNk Asti urbanizagarritzat hartzea, babestutako eremu zabala izan behar da-eta. 

3.      Errausketaren gaitzespena, hondakinak kudeatzeko orduan, ondorio kaltegarriak eragiten dituelako osasunean zein ingurumenean eta birziklapena nahiz berrerabilpena uzten dituelako albo batera. Zubietako erraustegiaren proiektuari dagokionez, ez dugu inolako hitzarmenik onartuko, Zarautzen sortutako zaborrak erraustegi horretara eramateko.

Konpostegiaren sorrera, etxeetako zabor organiko guztia (sukaldean prestatutakoa edo ez) eta lorezaintzako zein nekazaritzako hondakinak tratatzeko. 

  4.      Hiritarren partaidetzaren sustapena, udal-kudeaketaren oinarria da-eta:·         Hiritarren Partaidetzarako Zinegotzigoa, Zarauzko elkarte guztien lankidetza eta partaidetza sustatzeko.

·         Udal Araudi Organikoaren aldaketa, hiritarrek eta zinegotziak ez diren ordezkariek udal-organoetan parte hartu dezaten.

·         Partaidetzan oinarritutako aurrekontua, auzo bakoitzak kudeatuko dituen kontu-sail bereziak zehazteko.

·         Udal-arartekoaren sorrera, hiritarren kexei erantzuteko eta arazoak konpontzen direla bermatzeko. Urteko txostena egingo luke, hiritarren poztasun-maila nolakoa den jakiteko.

·         Gure hautagaitzaren konpromisoa, gure jarraitzaileek eta hautesleek erabakietan parte hartu dezaten, batzar irekien, on line galdeketen edo beste metodo batzuen bitartez. 

5.      Udalaren inplikazioa emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko borrokan, bide horretan gizarte-erreferentea izateko. Hori dela eta, honako hauxe proposatuko dugu Berdintasunerako Udal Planean:

·         Berdintasunerako Aholku Kontseilua sortzea. Bertan, berdintasun-teknikaria egongo da, eta hiritarren zein inplikatutako elkarteen partaidetza handiagoa sustatuko du Berdintasun Plan berria idazteko orduan.

·         Tratu txarretako BIKTIMEN ATENTZIORAKO UDAL PROTOKOLOA egitea.

·         Zarautzen bertan genero-indarkeriako edozein egintza gertatzen denean, jendaurrean salatzea eta epaitegira jotzea. Horrez gain, behar besteko baliabide materialak zuzkitzea eta gizartea kontzientziatzeko eta biktimei laguntzeko ekintzak egitea.

·         Berdintasuna sustatzea eta udalarekin kontratatzen edo lan egiten duten elkarteei nahiz enpresei berdintasuna errespetatzeko eta emakumeak ez baztertzeko eskatzea. Jolas-elkarteekin, elkarte gastronomikoekin eta ikasle-elkarteekin kontzientziaziorako ekintza bereziak bultzatzea.

·         Lanaren eta familiaren uztarketa sustatzea: bigarren haurreskola aurreikustea, ikastetxeetako Zaintza programa bermatzea eta udal-bileren ordutegiak zein formatuak berrikustea, familia-bizimoduarekin uztartu ahal izateko. 

6.      Kultura eta gazte arloko politika, tokian tokiko elkartegintza eta autokudeaketa sustatzeko. Gaztetxeari eustea eta baldintza berberetan beste leku batean jartzea, Salberdin berriro urbanizatzen denean. Zarauzko ahalmen eta jarduera kultural eta euskaltzale handia koordinatzea eta ustiatzea. Horretarako, sorkuntza-jarduera bultzatzeko gunea sortzea, Euskal Herri osoan eragina eduki dezan. Kultura anitzeko zentroaren dimentsioa zehaztea eta diseinatzea, tokian tokiko eta Urola Kostako eskualdeko premiak eta baliabideak kontuan hartuta. Beste proiektu eta elkarte batzuetarako diruaren erabilera baldintzatzen duten makroproiekturik ez garatzea.

Modelo zine-aretoa jabeekin batera egokitzea, Zarautzen erabilera anitzeko aretoa edukitzeko.

● 6 eta 12 urte artekoentzako ludoteka egokia sortzea. 

7.      Mugikortasuna. Udaleko gaur egungo Mugikortasun Plana berriro aztertzea proposatuko dugu, honako helburu hauek lortzeko:

·         Oinezkoei eta bizikletei lehentasuna ematea, garraiobide iraunkorrenak dira-eta. Horretarako, gune historikoa oinezkoentzako gune bihurtzeko, pasabide goratuen eta zirkulazioa baretzen duten beste sistema batzuen eraikuntza amaitzeko eta bidegorrien sare integrala sortzeko eskatuko dugu. Horiek horrela, udalerriko gune guztiak lotuta egongo dira, bai eta malekoia eta industrialdea ere.

·         Udalerriaren goiko aldean dauden guneetara joateko sistema mekanikoak jartzea; esate baterako eskailera mekanikoak edo igogailuak. Horra hor Vista Alegre eta Azken Portuko Azken kale.

·         Garraio publikoa eta, batez ere, Donostiarekiko lotuneen maiztasuna hobetzea eta lotune zuzenak sortzea Gipuzkoako edo erkidegoko beste eremu batzuekin. Prezio sozialak eskaintzen dituen bidaia-txartel bakarra sortzea.

·         TAO berrantolatzea. Urte osoan zehar, gune historikora mugatuko da, baina txartelik eta parkimetrorik gabe. Udan, ordea, Mendilautan eta hondartzatik hurbilago dauden beste alde batzuetan ezarriko da, eta aukerako aparkalekuak jarriko dira udako asteburuetan. Aparkalekuak jarriko dira Salberdinen (Azken Porturako eta erdialdera joan nahi duen jendearentzat), Langako plazan eta Iritan.

·         Industrialderako hiri-garraio publikoa sustatzea sarreren eta irteeren ordutegian. 

8.      Gizarte-zerbitzuak eta adinekoak.

·         Gastu soziala handitzea, gizarte-bazterketarako arriskuan bizi direnen eskari ugariei aurre egiteko.

·         Udalaren oinarrizko zerbitzuak sustatzea. Horretarako, zerbitzu guztiak lokal batean bateratzea eta harrera-ate bakarra jartzea.

·         Diziplina anitzeko taldea sortzea. Bertan, hain zuzen ere, honako hauexek egon beharko lirateke: arduraduna, gizarte-langileak, psikologoa eta ingurumen-hezitzaileak.

·         Pasadizokoentzako udal-aterpetxea sortzea, hutsik geratzen ari den komenturen batean.

·         BURUKO OSASUNA. Tutoretzapeko etxebizitzak eta tailerrak sortzea buruko osasuneko arazoak dituztenentzat.

Adinekoak

·         50-60 leku eskaintzen dituen erabilera anitzeko udal-egoitza publikoa sortzea, menpekoak eta autonomoak diren adinekoak hartzeko.

·         Santa Ana egoitzako estatutuak aldatzea, modernizatzeko eta demokratizatzeko asmoz.

·         Alzheimerdunen adimena suspertzeko tailerrak, astialdi-tailerrak, gimnasia, joga eta tai chi tailerrak… sustatzea.

·         Udaleko Plan Gerontologikoa egiteko azterketa garatzea.

·         Etxez etxeko laguntza handitzea eta bultzatzea (ordu-kopuruari zein atenditutakoen kopuruari begira), itxaron-zerrendan dauden kasuetarako, batez ere.·         Munantxon edo Astazubin, “Baratza Programa” sortzea, 55 urtetik gorakoek baratza eduki dezaten.  

9.      Inmigrazioa eta garapenerako lankidetza.

·         Aurrekontu osoaren %1 nazioarteko lankidetzan inbertitzea.

·         Zarauzko egoeraren diagnostikoa eta Inmigrazio Plana egitea eta lanaldi osorako inmigrazio-teknikaria kontratatzea.

·         Oinarrizko gizarte-zerbitzuak eta osasun publikoa eskuratzen direla bermatzea, Zarautzen legez daudela egiaztatu gabe. Emakume etorkinei atentzio berezia eskaintzea.

·         Zarauzko GKE-en koordinakundea sortzea.  

10.  Guztientzako eskola-kirola.

·         Gazte Kiroletarako Foru Plana gaitzestea eta Zarauzko Ume eta Gazteentzako Kirol Plana sortzea, kirol aniztasunean oinarrituta, udalak zuzenduta eta eskolekin zein elkarteekin edo taldeekin koordinatuta. Bertan, ikasle guztien partaidetzari eta elkarbizitzari zein errespetuari emango zaie lehentasuna.

·         Kirol-eremu publikoak estaltzea, hau da, Vista Alegreko eta Lizardiko kirol-zelaiak eta San Pelaioko etorkizuneko pilotalekua. Zaharberritu eta balioetsi beharreko Vista Alegreko Begiratokiko Eskalada Eskola sortzea.

·         Golf-zelaiko instalazioen erabilera publikoa sustatzea. Gaur egungo egoera berriro aztertzea, talde pribatuak 100 urte daramatzalako udal-lurrak alokairu sinbolikoaren truke erabiltzen.

·         Kiroldegian eta gainerako kirol-jardueretan, erabiltzaileen erosketa-ahalmenaren araberako abonu soziala ezartzea.  

11. Azken Portu, Vista Alegre eta Itxasmendi biziberritzeko plan integralak abian jartzea, eremu zabal eta berdegune gehiago egon daitezen, aparkatzeko eta mugitzeko arazoak konpondu daitezen eta baliabide soziokultural eta zerbitzu-baliabide gehiago egon daitezen. 

12. Udal-mailatik, euskal gatazkaren amaiera sustatu nahi dugunez, terrorismoko eta estatuaren indarkeriako biktima guztiak onetsiko ditugu eta zenbait programa jarriko ditugu abian, adiskidantza eta elkarbizitza sustatzeko eta gatazken konponbiderako prestakuntza bultzatzeko.

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>