Kirol Proposamenak: rokodromoa Torreoian

Hauek dira gure programaren proposamenak, kirol arloan
Kirol-eremu publikoak estaltzea, hau da, Vista Alegreko eta Lizardiko kirol-zelaiak eta San Pelaioko etorkizuneko pilotalekua. Zaharberritu eta balioetsi beharreko Vista Alegreko Torreoiko Eskalada Eskola sortzea, rokodromoa barne.
· Golf-zelaiko instalazioen erabilera publikoa sustatzea. Gaur egungo egoera berriro aztertzea, talde pribatuak 100 urte daramatzalako udal-lurrak alokairu sinbolikoaren truke erabiltzen. Zentzu honetan jadanik lortu dugu udalak errentaren gaurkotzea eska dezala, 30 zentimotik 20.000 eurokoa izan daitezen.
· Kiroldegian eta gainerako kirol-jardueretan, erabiltzaileen erosketa-ahalmenaren araberako abonu soziala ezartzea.
· Gazte Kiroletarako Foru Plana gaitzestea eta Zarauzko Ume eta Gazteentzako Kirol Plana sortzea, kirol aniztasunean oinarrituta, udalak zuzenduta eta eskolekin zein elkarteekin edo taldeekin koordinatuta. Bertan, ikasle guztien partaidetzari eta elkarbizitzari zein errespetuari emango zaie lehentasuna.

Meneame
del.icio.us
Monumento historiko batetan (Torreoian) rokodromo bat ipin inahi izatea erokeria iruditzen zait. Hori al da gure ondarea tratatzeko modua? Torreoiak behar duena goitik-behera berriztatu eta jendeak zaintzea da.
Xapo | 13-05-2007 - 18:44:18 GMT 2 #
Beno gure proposamena da atzeko pareta aprobetxatzea rokodromo moduan egokitzeko, beti pentsatzen hori ez dela eragiten eraikinari. Dena den, argi dago egin behar den lehenengo gauza eraikin osoa berriztatzea da eta, gutxienez, ziurtasun baldintzak bermatzea
ezkerretik | 16-05-2007 - 14:31:36 GMT 2 #
Betidanik erabili izan dugu Torreoia, rapelatzen ez dakienari pixka bat erakusteko, gero kainoiak egiteko edo.
Eta ez dugu kaltetu edifizioa. Torreoia ondadtutata dago udalan agindu dutenak ez diotelako kasorik egin hamaika urtetan.
Torreoia eta ingurua eskalada, materiala,segurtasuna eta rapelatzeko edo trepatzeko, lehendabiziko "pinituak" emateko toki egokia izan da beti, Erabilerak bilau behar zaizkio horrelako lekuei
rapel eskola | 18-05-2007 - 11:34:22 GMT 2 #