Ezker Batua Berdeak - Aralar koalizioak Iritan etxebizitza babestuak egiteko eskatu du

Irita gunerako Udalak prestatutako Plan Bereziari alegazioak aurkeztu ditugu EB-Berdeek eta Aralarrek.
Askotan esan dugun bezala ez dugu nahi Iritan industrialdea egiterik, etxebizitzak egiteko egokiagoa ikusten baitugu gune hori, 3 urte badaramagu esaten etxebizitzaren arazoa presazko neurriak behar ditu Zarautzen,
eta ez dauka inolako sentsurik Iritan, Hegoaldeko akatsak berriro egitea, hau da, industriak egitea eta gero bota behar egitea. Gainera lurrak Udalarenak izateak etxebizitza babestuak egiteko kudeaketa asko erraztuko lukeela .
Beste erremediorik ez balego, industrialdea eta etxebizitzak uztartzea ere proposatzen dugu, 30.000 eta 20.000 metro koadro eskainiz jarduera bakoitzari, hurrenez hurren.
Azkenik, industriagunea eginez gero, lurzoruaren eskubidea Udalak mantentzea nahi dugu, etorkizunean ere pentsatu behar da, eta jabetza udalaren esku geratzea asko erraz daitezke kudeaketa gerora.

Meneame
del.icio.us