Kortazar-150 etxebizitza sozialen eraikuntza-proiektua aurkeztu da

Pasa den urtarrilak 23an, ostiralean, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak eta Ezker Batua-ren koordinatzaile nagusiak, Javier Madrazo Kortazarreko partzelan alokairuzko 150 etxebizitza sozialak eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen, Zarauzko Udalarekin sinatu zen komenioari ezker.
Proiektu hau Ezker Batuak udal gobernuan sartzeko jarri zen baldintzetako bat izan zen, Kortazarreko partzelan alokairuzko etxebizitzak bakarrik egitea, hain zuzen.
3 pastillak osatzen dute eraikina, kanporantz “transpiratzen duen” erdiko plaza publiko bat osatzen duten 3 pastillak. Berdeguneak dituen parterre bat jarriko da plaza horretan, bizia sortzeko. Azterlan bat ere kontratatu da trenbideetara ematen duten etxebizitzek isolamendu akustikoko baldintzak betetzen dituztela bermatzeko.
48-90 metro karratuko azalerak dituzte etxebizitzek. 98 etxebizitza 2 logelakoak dira (60 m2), 23 etxebizitza 3koak (85 m2) eta 23 etxebizitza 1ekoak (48 m2). 6 etxebizitza egokituak izango dira (90 m2). Etxebizitza horien arteko 5 udalerriaren gizarte-laguntzako premiak betetzeko lagako zaizkio udalari. Zehazki, etxebizitza horien arteko 2 batean bildu dira, eta Atzegi Gipuzkoako adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko erakundeak hartuko ditu; hori horrela, kolektibo horren berariazko eskakizunen arabera diseinatuak eta ekipatuak izan dira proiektu-faseaz geroztik. Udalak beheko solairuko lokalen gaineko lehentasunez erosteko aukera ere izango du, kostu-prezioaren azpitik, prezio babestu batean.
Hemen ikus dezakezue zer itxura izango duten etxebizitzek, lehiaketa bidez Hirilan estudioari aginduriko eraikuntza-proiektuaren arabera. Partzelaren kokapen bikaina kontuan izanda, ahalegin handia egin da bereziki zaintzeko fatxaden tratamendua, eraikuntza-kalitateak eta eraikinaren azken irudia, alde horretako arkitektura-ingurunean primeran integratzen den eraikinarena, alegia. Hormigoizko panel aurrefabrikatuek osatzen dute fatxada, margoturiko arraseran akabaturikoak, eta segida jarraituan prestatuta daudenez, balkoi irten eta zabalak eratzen dituzte. Leihoak ere ohikoak baino handiagoak dira. Estalkia laua da, ganga-formako kasetoiarekin, trastelekuak dauden tokian. Eguzki-panelak dauzkate, berezitasun batekin. Egungo Araudiak (Eraikuntzako Kode Teknikoa) ezartzen duenez, ur berorako urteko energia-kontsumoaren % 30 energia alternatiboekin ekoitzi beharrekoa da. Guk hemen, Zarautzen, % 50era ere iristea aurreikusten dugu. Onura bikoitzarekin: ingurumena zaintzea eta etxebizitza horiek okupatuko dituztenen hileko energia-faktura murriztea ere bai.
Beheko solairuan 60 m2-ko hiru lokal daude erkidegoarentzat (bizikleta-aparkalekua, zabor-biltegia..). Atari guztiek igogailu egokituak dituzte, 8 lagunentzako edukierarekin, eta garajeraino iristen dira. 22 etxebizitza bakoitzeko igogailu 1 dago, proportzio egokia.
Oro har, esan daiteke estandarrarekin hautsi egingo dela, etxebizitza sozialaren estereotipoekin hautsiko dela, fatxadako materialen, diseinuaren eta akaberen aberastasuna kontuan izanda.
Horregatik, sustapena egikaritzeko aurrekontua 15 milioi eta erdi eurora iristen da.

. Etxebizitzek badute jada etxebizitza babestuko Behin-behineko Kalifikazioa. Obrak esleitzeko lehiaketa Sailak argitaratuko du martxoan —Visesaren bidez— eta, hortaz, onbidean eta ustekabekorik ez badago, aurtengo irailean emango zaie hasiera obrei. Egiteko epea 30 hilabetekoa izango da, hasieratik zenbatzen hasita.
2011n izango da etxebizitzen zozketa, obra nahiko aurreratua dagoenean. Etxebizitza Sailak burutuko du esleipen-prozedura. Etxebiden erregistraturiko, alokairuko etxebizitzen eskatzaile diren eta Zarautzen urtebeteko antzinatasunarekin erroldaturiko pertsonen artean esleituko dira etxebizitzak, betiere 3.000-22.000 euroko diru-sarrerak badituzte eta beren jabetzako etxebizitzarik ez badaukate. Zenbait kupo izango ditu zozketa horrek: mugimendu-ezintasuna duten pertsonen kupoa, 25 urtetik beherakoen kupoa, kupo orokorra eta kupo soziala, guraso bakarreko bizikidetza-unitateek eta genero-indarkeriaren biktimak, urritu psikikoek, bananduek eta 70 urtetik gorakoek osaturikoa. Horregatik da garrantzitsua interesdunak Etxebiden izena ematea, datorren urteari dagokionez behintzat.

Meneame
del.icio.us

Tras dos semanas el pasado sabado 22 se cerró la exposición de propuestas presentadas para la ordenación de Salberdin y la encuesta ciudadana mediante voto electronico.




