
1. Etxebizitza babestuaren premiazko plana, zarauztarrei etxebizitza duinerako eskubidea bermatzeko eta hurrengo 3 urteetan babestutako 500 etxebizitza eskaintzeko, gutxienez:a. Kortazarko lur-zati publiko osoa alokairu sozialerako erabiltzea.b. Iritan, alokairuko eta azalera-eskubideko etxebizitza babestuak eraikitzea.c. Hiri Antolamendurako Plan Nagusian (HAPN-n), gune historikoan hutsik dauden etxebizitzak desjabetzeko aukera eskaintzea.d. Udal-lurzoruetan, etxebizitzaren konturako udal-azpiegiturarik edo azpiegitura pribaturik ez finantzatzea, babes ofizialeko etxebizitzak eta, batez ere, alokairuko etxebizitzak egin ahal izateko.
2. Hiri-inguruko eremu zabalen arteko lotunea (Iñurritza, Asti, Tejería, Vista Alegre, Santa Barbara, Mutxio), gerriko berdearen bitartez. Era berean, Pagoetako parke naturalaren eta Iñurritzako biotopo babestuaren arteko barnebide ekologikoa bermatzeko, Talaimendi banatzen duen A-8ko lubakia estaltzea. Inondik inora ez onartzea HAPNk Asti urbanizagarritzat hartzea, babestutako eremu zabala izan behar da-eta.
3. Errausketaren gaitzespena, hondakinak kudeatzeko orduan, ondorio kaltegarriak eragiten dituelako osasunean zein ingurumenean eta birziklapena nahiz berrerabilpena uzten dituelako albo batera. Zubietako erraustegiaren proiektuari dagokionez, ez dugu inolako hitzarmenik onartuko, Zarautzen sortutako zaborrak erraustegi horretara eramateko.
● Konpostegiaren sorrera, etxeetako zabor organiko guztia (sukaldean prestatutakoa edo ez) eta lorezaintzako zein nekazaritzako hondakinak tratatzeko.
Seguir leyendo el resto »