
Zarauzko udalean UDALHITZ aplika dadila eskatzeko komunikatu bat atera genuen Ezker Batua/Berdeak - Aralar udal taldetik:
1.- UDALHITZ Euskadiko toki erakundeetako langileen hitzarmen edo komenioa da. Duela 25 urte sortu zen eta urte hauetan EUDELek, udalen izenean, eta sindikatuek, langileon izenean, gutxieneko lan baldintzak Euskadiko udal guztiontzat adostu dituzte.
2.- UDALHITZ komenioaren kontra eraso asko egon dira urte hauetan, bereziki Estatuko Administrazioaren partez, eta batzutan desagertzeko arriskuan egon da. Une horietan Euskadiko indar politiko eta sindikal gehienek komenio hau defendatu dute eta denboraren poderioz egonkortu eta indartu egin da negoziazio esparru hau.
3.- Ezker Batua-k eta Aralar-rek, eta bere burua aurrerakoitzat duen edonork, lan baldintzak langileen ordezkariekin negoziatu eta adostu behar direla eta ez inposatu, beti defendatuko dugu, berez, komenio kolektibo guztion aplikatzea eskatzen dugu, tartean, UDALHITZ.
4.- Negoziazio luze bat ondoren pasa den irailaren 22an akordioa sinatu zen EUDEL eta sindikatuen artean 2008 – 2010 eperako. Akordio hau babestu dute EUDELen gehiengoak alde batetik (EAJ) eta sindikatuen gehiengoa bestetik (ELA, CCOO eta UGT). Hala ere eta negoziazioan parte hartu eta gero, PSE eta EAk akordioaren kontra agertu dira, eta Zarauzko kasuan, PPrekin batera, iragarri dute ez dietela aplikatuko udal langileei.
5.-Lortutako akordioa ez babesteak, PSE, EA, eta PPren partez, koherentzia falta izugarria erakusten du, lehenago ez dira inoiz prest inolako lan baldintzarik negoziatzeko Zarautzen hori EUDELen esku uzten zutelako aitzakiarekin. Baina koherentzia falta handiagoa dela ikusiko dugu udal bakoitzean zer egin duten ikustean:
Gipuzkoan UDALHITZ sinatu duten udalak
TOLOSA.- PNV – EB-Aralar bai
PSE - PP abstentzioa
EA ez
ANDOAIN.- PNV – EB bai
PSE - EA - PP abstentzioa
HONDARRIBIA.- 2 urterako sinatuta
PNV – EA – EB bai
PSE abstentzioa
PP ez
ELGOIBAR.- PNV – EB-Aralar bai
PSE abstentzioa
EA – PP ez
LEGAZPIA.- PNV – EA - EB bai
PSE – ANV ez
DEBA.- PNV – EB-Aralar – ANV bai
EA ez
BEASAIN.- PNV – EB bai
PSE – EA abstentzioa
PP ez
IBARRA.- PNV – EA – EB ez
PSE abstentzioa
Adibide hauetaz gain, Barakaldo aipatu behar dugu bereziki, hortxe PSEk UDALHITZ onartu eta hobetu egin du, bere alkateak, Tontxu Rodriguez, prentsaurrekoan akordioa “beste langileentzat itxuragabea eta lotsagabea” zela esan eta gero.
6.-UDALHITZ ez aplikatzeko jartzen duten aitzakia krisi ekonomikoa da, nola ez, eta udal finantziaziorako Aldunditik jasotzen diren diruen beherapena. Ezin dugu logika hori onartu:
• Lehenengo eta behin krisi ekonomikoa ez da langileon ardura eta ez dute ordaindu behar . Bere lan komenioa errespetatzen ez badute herri erakundeek aitzakia borobila emango diete etekinak jaso eta gero orain galerak “gizarteratu” nahi duten enpresei . Honetaz gain, UDALHITZ aplikatu nahi ez duten alderdiek, lotsagabe izateagatik, udalen diru sarreretan galera izugarriak sortu dituzten neurri fiskalak onartu dituzte. PFEZaren erreforma, Elkarteen Zergaren jaitsiera, eta Ondare Zergaren ezabaketagatik 100 milio euro baino gehiago ez dira jada sartuko urtero Gipuzkoako Ogasunan. Bakarrik Ondare Zergaren ezabaketak 53 milio euroren galera suposatuko du, kopuru hori Gipuzkoan 195.000 euro baino gehiago daukaten14.000 pertsonek ordaintzen zuten. Ezin dira aberatsei zergen kenketak konpentsatu langileon soldaten mozketekin.
• Bigarrenean, lortutako akordioa gehiegizkoa izango baitzen moduan aurkezten da, mezu horren helburua da udal langileak eta gainontzeko langileak aurrez aurre jartzea. Gezurra da adostu diren lan baldintzak pribilegiatuak direla esatea, Gipuzkoan adostutako komeniotan, metalgintzan, eraikuntzan, garbiketan, bulegotan eta aste honetan bertan ostalaritzan UDALHITZek jasotzen dituen igoerak berdinak edo altuagoak jasotzen dira. Iskanbila bat da gure ustez beraien burua aurrerakoitzat dituzten indar politikoek patroiek erabilitako lelo berdina erabiltzea eta langileen soldaten igoerak jartzea krisiaren erantzule bezala. Gure ustez benetako erantzuleak, besteen artean, banketxeetako burukideak dira 2007an %57a igo zituzten beraien diru sarrerak. Badago gauza bera egin duen arlo pribatu edo publikoko langilerik?
7.- Hau guztia kontuan hartuta, gure taldea prest dago EUDEL eta sindikatuek adostu eta sinatutako UDALHITZ gure botoarekin babesteko, uste baitugu udal langileon lan baldintzak zehazteko tresna eraginkorrena dela.
Zarautz, 2008-11-14
Seguir leyendo el resto »