Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis Píde la luna en Zebehar

GravatarZarauzko Ezker Batua-Berdeak Aralar koalizioaren blog-a

Categoría: kirola

Kirol Proposamenak: rokodromoa Torreoian

ezkerretik 10/05/2007 @ 18:04

images1.jpg

           Hauek dira gure programaren proposamenak, kirol arloan

Kirol-eremu publikoak estaltzea, hau da, Vista Alegreko eta Lizardiko kirol-zelaiak eta San Pelaioko etorkizuneko pilotalekua. Zaharberritu eta balioetsi beharreko Vista Alegreko Torreoiko Eskalada Eskola sortzea, rokodromoa barne.

 

·         Golf-zelaiko instalazioen erabilera publikoa sustatzea. Gaur egungo egoera berriro aztertzea, talde pribatuak 100 urte daramatzalako udal-lurrak alokairu sinbolikoaren truke erabiltzen. Zentzu honetan jadanik lortu dugu udalak errentaren gaurkotzea eska dezala, 30 zentimotik 20.000 eurokoa izan daitezen.

 

·         Kiroldegian eta gainerako kirol-jardueretan, erabiltzaileen erosketa-ahalmenaren araberako abonu soziala ezartzea.

·         Gazte Kiroletarako Foru Plana gaitzestea eta Zarauzko Ume eta Gazteentzako Kirol Plana sortzea, kirol aniztasunean oinarrituta, udalak zuzenduta eta eskolekin zein elkarteekin edo taldeekin koordinatuta. Bertan, ikasle guztien partaidetzari eta elkarbizitzari zein errespetuari emango zaie lehentasuna.