Ezker Batuaren zinegotzia Mariana Aranburu, Berdintasuna Departamentuaren buru da, eta Departamentu honek berdintasun diagnostikoaren txostena kaleratu du.
Txostena irakurtzera animatu nahi zaituztegu, datu interesgarriak jasotzen ditu eta. Oro har, emandako datuetan argi ikus daiteke Zarauzko emakumeak egoera ahulagoan daudela.
Esparru publikoko lanetan aurrerapausoak eman diren arren, etxeko esparru pribatuan oraindik ere lan karga nagusia emakumeen gain dagoela argi ikus daiteke.
Beno, animatu eta irakurri! Web orrian aurki dezakezue: hemen klikatu
Lana:
-Jarduera tasa. Emakumeak %63,8 eta gizonezkoak %85,6.
-Okupazio tasa. Emakumeak %61,2 eta gizonezkoak %85,4.
-Lan mota. Emakumeen lana zerbitzuetara mugatuta dago hein handi batean (%92,2). Beheko eta maila ertaineko postuetan jarduten dute, batik bat.
-Soldata. Desberdintasun adierazgarriak daude gizonezkoek eta emakumezkoek kobratzen dutenaren artean; azken hauek dira gutxien kobratzen dutenak. 800 eurotik behera kobratzen duten pertsonen %72 emakumezkoak dira eta 1.500 euro kobratzen dutenen artean %34,9 soilik dira.
-Etxeko lanak. Batez beste, emakumek egunean 2 ordu gehiago ematen dituzte etxeko lanak egiten. Tradizionalki emakumeek egin izan ohi dituzten lanetan, ardura oraindik ere beraien esku gelditzen da hein handi batean: haurren eta mendekotasuna duten adinekoen zaintza, sukaldean aritzea, garbiketak...
Gizarteratzea eta pobrezia:
-Laguntzak. Emakumeak dira normalean gizarte laguntzen titular moduan agertzen direnak. Dena den, oso perfil zehatza duten gero eta gizonezko gehiago dago.
-Bazterketa. Gizarte bazterketa pairatzeko arriskua sortu dezaketen faktoreek gehiago eragiten diete emakumeei (soldata baxuak, lan baldintza txarrak).
-Guraso bakarreko familiak. Laguntzak jasotzen dituzten guraso bakarreko familia guztiek emakumea dute familiako buru, %100ean.
-Etorkinak. Oinarrizko errenta jasotzen duten emakumeen artean %26,6 dira etorkinak eta gizarte larrialdietako laguntzetan %34.
-Adinekoak. 65 urtetik gorako pertsonei dagokienez, gizarte laguntza jasotzen duten herritarretatik %92 emakumeak dira; horietatik %80 bakarrik bizi dira. Bestalde, adinekoen artean gizarte laguntzak jasotzen dituztenen artean %71 dira emakumezkoak, eta horietatik %80 bakarrik bizi dira.
Indarkeria:
Udalaren esanetan, «oraindik emakumeen aurkako indarkeria kasuak ezkutatzeko joera dago», baina zenbait datu esanguratsu identifikatu dituzte.
-Lekukoak. Zarauzko biztanleriaren ehuneko esanguratsu bat (ia %10a), emakumeen kontrako indarkeria motaren baten lekuko izan da noizbait.
-Eraso zehatzak. Zarauzko emakumeen %2,5 jazarpenaren biktima izan da; %3,3k eraso motaren bat sufritu du; %3,7k nahi ez zituen ukituak jasan behar izan ditu eta %5,3k, berriz, izaera sexista duten irainak entzun behar izan ditu.
-Gazteenak. 16 eta 25 urte arteko emakumeen artean %4,1 izan da jazarpen motaren baten biktima eta %7,1k nahi ez zituen ukituak jasan behar izan ditu.
Kultura eta kirola:
Nahiz eta badirudien emakumeak direla kultura zerbitzuen erabiltzaile nagusiak, oso kontuan izan behar da generoaren arabera ekintzak ezberdindu egiten direla.
-Oztopoak. Emakumeen %9,2k eta gizonen %8,5k dioenez, etxeko eta zainketa lanak oztopo dira aisialdiko ekintzetan parte hartzeko.
-Programazioa. Kultur programazioari dagokionez, emakume gutxi agertzen da artista moduan eta errekonozimendua ere eskasa da.
]Kirola. Emakumeen %70k eta gizonen %79k egiten du kirola. Baina desberdintasunak daude bi taldeek aukeratzen dituzten kirol ekintzen artean.
Hezkuntza:
-Ikasleak. Formazioaren aukeraketa generoak baldintzatzen du. Batxilergoan neska gehiago dago (%56 dira). Lanbide Heziketan, industria mailako ikasketetan, emakumeen presentzia %8tik behera -Erantzukizuna. Eskola eremuko erantzukizunak emakumeen eskuetan daude. Amek gehiago hartzen dute parte haurren jarraipena egiterakoan.
-Eskola kontseiluak. Gurasoen ordezkari moduan emakumeak %72 dira, eta irakasleen gehiengoa ere emakumea da.
-Hezkidetza. Hezkidetza lantzeko ekimenak egiten dituzte ikastetxeetan, baina jarduera zehatzak izaten dira, ez direlako modu sistematikoan egiten.
Osasungintza:
-Zaintza lanak. Osasunari dagokion zaintza lanekin arduratzerakoan, emakumezkoak dira gehiengoa. Ondorioz, emakumeek beraien bizi kalitateaz eta aisialdiaz gozatzeko arazoak izaten dituzte.
-Emaitza. Osasun zerbitzuetako gogobetetze mailari dagokionez, emakumeek kexa gehiago azaldu dute. Zerbitzua eskasa dela esan du emakumeen %24,6ak eta gizonezkoen %17,9ak.
-Norbere diagnostikoa. Emakumezkoen %64,9k esan du bere osasun egoera ona edo oso onadela; gizonezkoen artean gehiago izan dira erantzun hori eman dutenak, %67,2 hain zuzen ere
Hirigintza:
Sinbologia eta kale izendegia aztertuta, esparru publikoan emakumeek duten presentzia neurtu dute.
-Eskulturak. Herrian 35 eskultura daude. Horietatik seik gizonezkoen irudiak dituzte edo gizonezkoei eskainitako lanak dira. Ez dago emakumezkoei eskainitako lan bat bera ere.
-Kaleak. Herrian 33 kale daude herriko zein kanpoko gizon ospetsuen izenekin. Emakumeei eskainitako kale bakarra dago. Maria Eizagirre emaginari eskainitakoa da (Maria Etxetxiki kalea) eta herriaren amaieran dago, Itsas Mendi inguruan.
-Puntu beltzak. Biztanlegoaren ia %10ak (emakumeen %9,1ak eta gizonezkoen %8,5ak) udalerrian ziurtasun eza edo beldurra sortzen duten lekuak daudela adierazi dute.
Kultura eta kirola:
Nahiz eta badirudien emakumeak direla kultura zerbitzuen erabiltzaile nagusiak, oso kontuan izan behar da generoaren arabera ekintzak ezberdindu egiten direla.
-Oztopoak. Emakumeen %9,2k eta gizonen %8,5k dioenez, etxeko eta zainketa lanak oztopo dira aisialdiko ekintzetan parte hartzeko.
-Programazioa. Kultur programazioari dagokionez, emakume gutxi agertzen da artista moduan eta errekonozimendua ere eskasa da.
]Kirola. Emakumeen %70k eta gizonen %79k egiten du kirola. Baina desberdintasunak daude bi taldeek aukeratzen dituzten kirol ekintzen artean.
Gizarte partaidetza:
-Elkartegintza. Emakumeek elkarteetan duten parte-hartzea gizonezkoena baino txikiagoa da eta batez ere artera, gizarte ekintzara eta jaietara mugatzen da.
-Bazkideak. Elkarteetan bazkideen %30 emakumezkoak dira.
-Lehendakariak. Herriko elkarteetako lehendakarien artean %86 gizonezkoak dira.
-Udala. Nahiz eta zinegotzien artean parekidetasuna izan, «generoak eragindako banaketa ematen da eta emakumeek tradizionalki femeninotzat jo diren eremuetan aritzen dira». Erantzukizuna duten organoetako buru gizonak dira.