Franco-ri Zarauzko ohorezko alkatearen titulua kentzeko eskatuko dugu, bada garaia

Gaur aurkeztu dugu datorren udalbatzan aurkeztuko dugun mozioa Franco-ri Zarauzko ohorezko titulua kentzeko, 60 urte geroago bada garaia. Hauxe da mozioa:
Zarauzko Udalak 1949 urteko abuztuaren 22 ezohiko udalbatza batean, Francisco Franco Udalerriko Ohorezko alkate izendatu zuen ahobatez, bere agindurako dohai berezien eta ereduzko gobernuaren aitorpen gisa.
Zarautz 1936ko irailaren 17an izan zen okupatua altxatako tropa militarrengatik, gerra zibil motz bati amaiera emanaz eta diktadura frankista luze eta bihozgabe bat hasiz. Egun hortan bertan UGTko 56 urteko militante bat fusilatu zuten eta 39 urte beranduago, 1975 irailaren 27an, erregimen frankista eta Franco bera, beste zarauztar bat fusilatuz agurtu ziren, Jon Paredes Manot. Gutxienez beste 13 zarauztar daude gizon eta emakumezkoak, Frankoren errepresioak erahilak eta askoz gehiago dira beste errepresio modu bat jasan dutenak, hamarkak izan ziren espetxeratuak eta kontzentrazio eremuetan sartutakoak, edo beraien ondasun guztiak konfiskatu zizkien zarauztarrak.
Honi Durango eta Gernikako genozidioa agindu, beste hainbeste hilketa, kartzela, sufrimendu eta gure kultura eta hizkuntza bahitu eta hainbeste urtetan indarpean eduki izana gehitu behar diogu.
Ekintza guzti hauengatik eta eskubide zibil, politiko eta sozialak babesteagatik erahil edo espetxeratu zituzten guztien oroimena berreskuratzeagatik, Francisco Franco diktadoreari Ohorezko alkate izendapena kendu behar zaiola uste dugu eta abenduko 26ko 5/2007 legean oinarrituz, non gerra zibilean eta diktadurapean bortxa edo perzekuzioa jasan zutenen eskubideak onartu eta zabaltzen diren eta neurriak hartzeko eskatzen den, zera proposatzen diogu Zarauzko udalbatzarrari:
1.- Francisco Franco Bahamonde-ri Ohorezko Alkate izendapena kentzeko, 1949 abuztuaren 22ko akordioa balio gabe utziz.
2.- Errekonozimendua adieraztea Zarautzen Gerra zibilean eta diktadura frankistan erahilak edo desagertuak izan ziren herritarrei, horretarako oroimen ekintza bat antolatuz.

Meneame
del.icio.us