Zarautzek duen arazo sozial handiena,non gaurko gobernu taldeak porrotik handiena egin duen,etxebizitza lortzea da. Arazo honek 35 urtetik berakoei eragiten die bereziki eta arazo ekonomikoak dituztela eta beren herritik irtetera derrigortuta daude. Gainera azaldu beharra dago HAPNk eskaerari dagokionean,babestutako etxebizitzen eskaintza dela eta bere baitan duen koherentziarik eza. Etxebiden gaur egun Zarautzen erroldatuko 1089 eskaera daude,1576 pertsona biltzen dituztenak.946 eskaerek erosteko etxeak nahi dituzte eta 528k alokatzekoak; 706 eskaera 35 urtetik beherakoek eginak dira.Azkenik,eskatzaileen %95ek hileko 27000 eurotik beherako errenta dute.
PROSPEKTIKERen inkestari dagokionean,udalak 35 urtetik beherakoei egina,esan behar dugu 18-35 urte bitarteko 3500 zarauztarren artean,%56k,hau da,2000 inguruak behar oso larri edo larria duela,batik bat 25-30 urte bitartekoek;%95ek esaten du hilean 800 euro baino gehiago ezingo luketela ordaindu etxebizitza batengatik eta bakarrik %23k ordain dezake hilean 600 eurotik gora.
Datu hauek ditugula ondorioak nahikoa argiak dira:
Epe laburrean(1-2 urte) gutxienez 500 babeseko etxebizitza eta epe ertainean (3-6 urte) gutxienez 1000 etxebizitzen eskaintza egin beharko litzateke.
Etxebizitza horiek gutxienez %65ean BOEkoek izan beharko lirateke,eskatzaile gehienen ordaintzeko moduko bakarrak direlako;%75 eskatzaile inguruk ezin du hileko 600 euro baino gehiago ordaindu.
Halaber eskaintzaren %30 gutxienez alokatzeko izan beharko luke.
Azkenik,etxebizitzen %50ek gutxienez 70m2ko azalera izan beharko lukete.
Ondorio hauen aurrean HAPNk ondokoa eskaintzen du:
Epe laburrean bakarrik Kortazar,Salbide zaharra eta Aldapeta inguruak sustatuko dira,guztira babesepeko 192 etxebizitzen eskaintzarekin,behar direnen erdia baino gutxiago.
horietatik 69 baino ez dira izango babes ofizialekoak,%36,93 izaera bereziko tasatuak izango dira(gutxi gorabehera 200.000 euroko preziokoak),eskaintzaren %48,bakarrik %23 lor ditzakeenean,eta izaera orokorrean tasatutako 30 (gutxi gorabehera 300.000 euroko preziokoak),eskaintzaren %19,%4k baino ez duenean finantziatzeko nahiko dirusarrerarik.
Alokaera eskaintzari dagokionean,ez ditugu Udalaren planak ezagutzen,Kortazarreko etxebizitzen erdia alokaerari eskaintzeaz hitz egin behar badute ere;adierazitakoaren arabera lurzati osoa beharko litzateke epe laburreko beharrak asetu ahal izateko.
Azkenik,adierazi behar da nahiz eta HAPNk 8 bat urteko indarra izan,kalkulu guztietan uneko beharrak izan direla kontuan eta horietariko askok 4 urteko antzinatasuna dutela. Hala ere,eraikiko diren babeseko etxebizitza totala(tipologia guztietakoa) 8 urteetan zehar 1257 izango litzateke,gehi 300 bat jarritako ostatuak,justu-justu gaurko beharrak beteko lituzketenak baina Plana indarrean dagoen garaian eransten joango direnak ez.
Azken 4 urteotan EA-PNVren Udal politikaren laburpena oso sinplea da,ez da ekintza bat bera ere aurrera eramen eta gainera
Seguir leyendo el resto »